Skip to main content
HIZKUNTZA POLITIKA INTEGRALA

HIZKUNTZA POLITIKA INTEGRALA

66 signatures 34 to reach 100
M
Martin L. signed
J
Javier E. signed
J
Joxemari I. signed
E
Elena L. signed
O
Oier signed
J
Joseba I. signed
J
Joseba G. signed
E
Etor S. signed
P
patxi signed
Z
Zuriñe Z. signed
JH
Started by juan hartsuaga 7 years, 9 months ago

EUSKARALDIA ospatzeko motorrak berotzen gabiltzan egun hauetan giro egokia dugu gogoeta bat proposatu eta eskabide bat plazaratzeko. EUSKARALDIAk, hizkuntzaren erabileran ipintzen du fokua, eta hori pozteko moduko berria dugu, hainbeste urtez ezaguera soilari begira egon ondoren. Baina erabilera sustatzeko nahikoa izango al da, besterik gabe euskara erabili dadin eskatzea?

Joan den mendeko 80 hamarkadan krisiak gupidarik gabe jipoitu zuenean gure ekonomia, EAEko gobernuak, goi mailako jenderik baliotsuena bildu eta hari aurre egiteko plan bat diseinatu zuen, gerora arrakasta handiko gertatu zena. Plan bikain hark, lehenik eta behin zehatz eta zuzen identifikatu zituen arazoaren muina osatzen zuten aspektu guztiak, eta ondoren, aspektu hauetariko bakoitzarentzat neurri egokiak abiarazi zituen, bat bera ere ahaztu gabe. Horrela, sorburua ongi identifikatuta eta aspektu guzti-guztiak aintzat hartuta, elkarren osagarri ziren erabaki zuzen haiek, emaitza arrakastatsura gidatu gintuzten. Inbertsio berriei diruz laguntzea, finantza bideak erraztea, azpiegitura industrialak hobetzea, zentro teknologikoak sortzea, kudeatzaileak hobeki formatzea, sare telematikoak zabaltzea, … arlo diferente anitzetan erabaki asko hartu ziren, guztiak ondo uztartuta eta zehatz finkaturiko helbururantz, elkar lanean jardun zutenak, traineruko arraunlarien antza.

Azpian sinatzen dugunok, beste horrenbeste ikusi nahi genuke hizkuntza politikaren alorrean. Hori besterik ez dugu eskatzen.

Lehenik eta behin, arazoa zuzen identifikatzea: Hizkuntza baten osasunaren iragargarria, bere presentzia da. Presentzia eskolan, lantokian, kalean, bileretan, komunikabideetan, ikuskizunetan. Esparru babestuetan eta babestu gabeetan. Hori da arazoaren muina eta termometroa. Eta horregatik hizkuntza politikaren helburu nagusia, presentzia horrek esparru guztietan gora egitea izan behar da.

Ondoren, presentzia horren gorabeheretan eragiten duten zio eta aspektu guztiak sakon aztertu behar dira. Hizkuntzaren ezaguera maila garrantzitsua da, noski, baina horren alboan, orain arte bazter utzitako hainbat eta hainbat aldagai daude, inoiz behar bezala aztertu ez direnak,- are gutxiago landu, noski-, presentziak gora egitea eragozten ari direnak. Banan bana eta xehero identifikatu beharko dira guzti-guztiak . Multzo honetan aztertu beharko dira, besteak beste, hizkuntza jokabideen zergatiak, iraganeko euskararen errepresioak egungo hiztunen ohituretan utzitako arrastoak, eta motibazio mailako beste hainbat gai, hezur-muinetarainoko oharkabetasunean gordeta daramatzagunak, ez ikusiarena eginez. Edota euskarazko komunikabideek, edukiak eskaini ez ezik, nola eragiten duten baita ere oharkabeko estereotipo eta hizkuntza ohiturak zabaltzen eta zilegitzen.

Azkenik, eta ikerketa horien ondorioz auzia xehe-xehe eta doi-doi bere aspektu guztietan identifikatuta egongo denean, plan orokor bat abiaraztea, aspektu horietariko bakoitzean behar diren zuzenketak eragite aldera, neurri guzti-guztiak norako berean eta elkar hartuta lanean jarriko dituena.

Modu honetan baino ezin delako arrakasta iritsi, eta iraganean demostratu delako badakigula gauzak horrela egiten.

Updates

October 18, 2018

Bide luzea egiten ari gara eta aitortu behar dut batzuetan pisu handia sentitzen dudala ardura honen aurrean. Hala ere zuen babesa ikusteak segitzeko indarra ematen dit gauzak aldatu behar direlako behingoz.

18 Comments

J
Joseba Izagirre
7 years ago Featured

Itzuli ezineko egoera batera gerturatzen ari gara. Hau ez badugu onartzen, ezingo dugu hartu egoerari dagokion tamainuko neurririk.

A
Andres Gomez
7 years ago Featured

Euskara azkartu ezik maiz birrin-birrin eginik utzi nahi duela pentsa arazten digun EAEko gobernuari, duintasun apurrik badu, egin beharrekoa dagin eskatu nahi diot.

J
Juan aleman
7 years ago Featured

Maldan behera goaz alimaleko ziztuan. Hola edo hala, lehenik galgatu beharra dago. Ea elkar hartu eta ekiten diogun.

E
EstebanZarate
7 years ago Featured

Gure politikariak lotsarazteko, mugiarazteko. Hizkuntza politika ausarta nahi dugu! Ez gara bigarren mailako herritarrak.

J
juan inazio hartsuaga · petition starter
7 years ago Featured

Arazo konplexuak ez direlako errezeta sinpleekin konpontzen. Ba al dakigu zergatik euskaldunek ez duten gehiago euskaraz egiten? Ez? Ba hori da asmatu behar duguna!

H
Harkaitz Garaialde Balerdi
7 years ago Featured

11 egun ez delako nahikoa eta gobernuaren politika linguistiko eskasa zuritzeko soilik balio duelako euskaraldiak. Pako Aristik dioen bezala: euskarak politika behar du

M
Martin Lizeaga
7 years ago

Euskara irabazpidean fakultatea beharko genuke

A
Anonymous
7 years ago

Arduradunen arduragabekeria agerian uzteko nola baliatu Euskaraldia?

Help this petition grow

Share it with friends to help reach 100 signatures.

Sign Petition

We never post to your account. Social sign-in is used only to verify your signature.

or sign with Email

Add a comment?

Your signature will be added via . Tell others why you're signing — it's optional.

By signing, you accept iPetitions Terms of Service and Privacy Policy.

Share Petition

Don't stop at signing, share the petition link with friends to multiply our impact

Copy link or share directly

Instagram
QR Code

Petitions like this

Other petitions you might want to support