Skip to main content
Euskaldunak Euskaraz ETBn

Euskaldunak Euskaraz ETBn

3,240 signatures 1,760 to reach 5,000
B
bego m. signed
E
Esteban Z. signed
J
joseba b. signed
A
Axun G. signed
S
Someone signed
P
puri signed
G
Goizane A. signed
E
Edorta B. signed
S
Someone signed
S
Someone signed
JH
Started by juan hartsuaga 15 years, 6 months ago
Euskaldunak Euskaraz ETBn Hainbat erakunde ofizialetan euskaraz hizketan datorrenari erdaraz egin dezan eskatzea aspaldi debekaturik dagoen arren, egoera hori egunero ematen da oraindik non eta Euskal Telebistan. Elkarrizketak, adierazpenak,e.a. euskaraz eta erdaraz bietan egitea ohitura zaharra da Euskal Telebistan. Zoritxarreko praxi horren ondorioz, euskara ikus ezin bihurtzen da euskaraz bizi ez diren herritarrentzat, eta euskaltzaletasuna ikus ezin bihurtzen da herritar guztientzat. Euskaraz nahiz erdaraz berdin hitz egin ahal izatea gauza ederra da. Baina bietan berdin hitz egin ahal izateak ez du esan berdin zaigula batan ala bestean jardutea. Ez luke hala behar behinik behin, zeren egunen batean herri honetako elebidunei berdin bazaigu euskaraz ala erdaraz egitea, euskara galbidean dela esan ahal izango dugu. Euskaldunak Euskal Telebistan erdaraz hizketan agertzeak ondorio kaltegarriak ditu euskararentzat. Adornuko hizkuntza bihurtzen du, euskaraz esandako guztia gero erdaraz errepikatzen delako. Zalapartarik gabeko euskaltzaletasun naturala estali eta ezkutatu egiten du. Eredugarri gerta daitezkeen pertsonak behin eta berriz adierazpenak euskaraz egiten ikusteak (erdal kanalean azpitituluz osaturik) euskaltzaletasuna ereiten du ikusleen bihotzean emeki eta etengabe. Euskara hobesteko mezu subliminala dakar. Pertsona horrek euskararen aldeko hautu pertsonala egin duela erakusten du apalki eta zalapartarik gabe. Gaur egun eskaintzen zaigun euskara eta erdararen arteko berdintasun axolagabea berriz, euskararen galgarria gertatzen ari da, gure gizartean gero eta maizago ikus dezakegunez. azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela. Euskal Telebista euskararen mesedetan lan egiteko sortu zen, baina helburu horri beste batzuk nagusitu zaizkiola bistan da. Dena den, gainerako eztabaida gaiak oraingoz bazter utzi eta adostasunik zabalena iristearren azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, ETB zertarako sortu zen une batez oroituz, euskaraz egin dezaten eska diezaietela. Euskaldunak Euskaraz ETBn

Updates

Reached 2,500 supporters

February 9, 2011

Reached 1,000 supporters

February 4, 2011

February 3, 2011

I am truly humbled to see so many of you join this effort to protect our language in our media. This is all down to your commitment and I hope we can find the strength to reach that next milestone before the folks at the station take notice.

Reached 100 supporters

February 3, 2011

7 Comments

E
Esteban Zarate
10 years ago Featured

Bidezkoa delako nori berea ematea. Euskarari kendu zaion bizia eman behar zaio atzera.

M
Maite Alvarez
15 years ago Featured

ERABAT ADOS. Nazkatuta nago dena bitan entzuteaz. Euskara da gure hizkuntza, eman balioa mesedez!

J
Jon Williamson
15 years ago Featured

Behingoz euskarari lehentasuna eman behar zaio. Erdaraz hitz egitea ez da beharrezkoa denetan.

I
Iñaki Hayes
15 years ago Featured

Euskara ez da adornua. Telebista publikoan normalizazioa behar dugu, ez itzulpen etengabeak.

A
Ane Walker
15 years ago Featured

Hau da bidea. Euskaraz bizi nahi dugu eta gure komunikabideetan hori islatuta ikusi behar da.

A
Aitor Ingram
15 years ago Featured

ETB gure telebista da eta euskaraz izan behar du beti. Ez dut ulertzen zergatik jarraitu behar dugun erdarazko itzulpenekin.

B
bego marauri
10 years ago

euskaldunok euskaraz ez badugu egiten, nork egingo du?

Help this petition grow

Share it with friends to help reach 5,000 signatures.

Share Petition

Don't stop at signing, share the petition link with friends to multiply our impact

Copy link or share directly

Instagram
QR Code

Petitions like this

Other petitions you might want to support